Zer egiteko asmoa dago?

ZER EGITEKO ASMOA DAGO?

Pozokoetxeko trenbide-hondartza hiri-bilbean txertatzea , auzo horretan gutxi gorabehera 15.000 m2-ko parke bat eta berdegune bat sortuz eta hiru eraikin berri eraikiz.

San Fausto kalean zenbait eraikin egitea eta Florian Tolosa eta Juan Ibargutxi kaleetan pasaguneak sortzea

Guztira, 277 etxebizitza berri sortuko dira (libreak, finkatutako salneurrikoak eta dotazionalak), batez beste 6 solairuko altuera duten eraikinetan; horrela eraikuntza handiak saihestuko dira (eraikin altuena 8 solairukoa da).

– San Faustoko esparru librea handitzea, 2.000 m2 gehiago horretarako zuzenduz, eta oraingo plazarako irisgarritasuna hobetzea, inguruko kaleetan (Nagusia eta Autonomia) jarraipena edukiko duen plaza lautu bat eratuz.

– Bidebietan tren-geltoki berri bat eraikitzea. Erabat irisgarri eta funtzionala izango den geltoki horrek sarbide bat edukiko luke San Fausto plazan, Florian Tolosa kalearen parean, hain zuzen.

Irisgarritasuna hobetzea, San Faustotik Pozokoetxerantz, oinezkoentzako arrapalen bitartez.

– Aguirre Lehendakaria kalea oinezkoentzat egitea Pozokoetxeko tartearen eta oraingo geltokiaren aurreko plazaren artean (oraindik berresteko dago, obren garaian egingo diren trafikoari buruzko proben arabera erabakiko da)

Aparkaleku-eskaintza handitzea bizileku-eraikin berrietan eta lur azpiko aparkaleku berriak eraikitzea, aparkatzeko 150 leku edukiko dituztenak (eskaeraren arabera, aparkaleku-solairu bat gehiago egiteko aukera dago). Lur gaineko aparkalekuei dagokienez, gaur egun trenbide-hondartzan dauden aparkalekuak Pozokoetxen zehar antolatuko dira banaketa berri batean.

Kaltetutakoei beste etxebizitza bat ematea: Beste etxebizitza batera joan behar duten lagunek daukatena baino etxebizitza hobea jasoko dute. Lege barruan, ahalik eta baldintza ekonomiko onenak eskaintzen saiatuz ekingo zaie kalte-ordainketei. Izan ere, San Miguel, Sarratu eta Basozelain egin zen prozesuaren antzekoa gauzatuko da hemen

Finantziazioa. Autofinantzagarria da: Jarduketak burutzean egin beharreko kontratazioek eta gastuek bermatuta eduki beharko dute finantzazioa.


Lursail eraikigarriak etxebizitzak eta garajeak egiteko saltzean aurreikusten diren diru-sarrerak (Maisuen Etxeko orubeak, trenbide-hondartzakoak, San Fausto-Ibargutxikoak eta abar): 25,6 milioi euro.


Jarduketetarako aurreikusten diren gastuak, hau da, azpiegiturak hobetzeko, urbanizazio-lanetarako, esparru publikoak eta konexioak sortzeko, oinezkoentzako pasabideetarako eta, behar denean, bizilagunei beste etxebizitza bat emateko aurreikusitako gastuak: 25,4 milioi euro.


Zer egiteko asmoa dago?

Zeure ahotsa entzutea nahi al duzu? Sartu behar duzu iruzkina egiteko