CONSEJO ASESOR DE EUSKERA DE BASAURI

Euskera, Kultura eta Hezkuntzako Batzorde Informatiboak 2012ko abenduaren 19an egin duen bileran, beste gai batzuren artean, Basauriko Euskararen Aholku Batzordea sortzeko proposamena aztertu du:

Ikusirik:
Basauriko Udalak 2013-2017 epealdirako Euskara Biziberritzeko Plan estrategikoa prestatuko du. EBPN euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko plangintza estrategikoa da eta esparruz esparru jasotzen ditu helburuak, neurriak
eta ekintzak, helburu nagusi bi lortzeko.

  • Euskaraz bizi nahi duten herritarrek gero eta aukera gehiago izatea euskara erabiltzeko
  • Euskara indartzea maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean.

Udalak beharrezkotzat jotzen du plana prestatzeko eta haren inplementazioaren jarraipena egiteko planean aurrikusten diren gizarte-esparruetako ordezkarien iritziak, ekarpenak, proposamenak eta aholkuak azken batean jasotzea eta elkarrekin trukatzea. Horregatik Euskararen Aholku Batzordea eratu nahi du.

Izan ere, Basauriko EAB 2003ko abenduaren 23an eratu zen lehenengoz 2004- 2007 epealdian indarrean egon zen plan estrategikoarekin lotuta. Hurrengo plangintzaldian, 2008an hasi eta aurten, abenduaren 31an amaituko den plangintzaldian plan estrategikoa onartua izan da; baina, ez da aholku batzorderik eratu eta orain, 2012an hurrengo plan estrategikoa prestatzen hasi garenean, Udalak Aholku Batzordea eratuko nahi du.

Ildo horretatik, 2012ko apirilaren 25ean udalerri mailako aurkezpen publikoa egin zen Social Antzokian eta han euskararen egoeraren gaineko datu batzuk eman ondoren datorren plan estrategikoa prestatzeko Euskararen Aholku Batzordea eratzeko eta abian jartzeko asmoa azaldu zen; izaera eta funtzioak ere zeintzuk izango liratekeen azaldu zen. Aurkezpen ekitaldiaren hurrengo egunetik harremanetan ezarri ginen udalerriko elkarte guztiekin, ikastetxe eta institutekin eta bilera informatiboak antolatu genituen, maiatzaren 8an eta 15ean, Euskararen Aholku Batzordearen gaineko informazioa emateko, eta ordezkari lanak egingo dituztenak hautatzen hasteko; Udalak gizarte eragileei zuzendutako informazio fase hau zabaltzea egokia ikusi du hain zuzen ere, esparru bakoitzean ordezkariak izendatzeko prozesu hori modu irekian egiteko esparru bakoitzeko elkarteen artean.

Orain, esparru ezberdinetako ordezkariak izendatzeko prozesua amaituta PROPOSAMENA egiten dugu aurrerago zehaztuko dugun Basauriko Euskararen Aholku Batzordea eratzeko; zeren eta txosten honetan azaldu egiten da
badagozala arrazoiak organo honen eraketa egokia eta bidezkoa dela jsutifikatzen dituztenak.

Indarrean dagoen Herritarren partaidetzarako Araudi Organikoaren 46.2 artikuluaren arabera, partaidetza organoak (kontseiluak) sortzea edo eratzea hautazkoa da, eta Araudi horretan aurrikusitakoez gain, beste organo batzuk ere egon daitezke, betiere Osoko Bilkurak gehiengo osoaren aldeko botoaz hala erabaki
badu.

Horregatik ba, Euskara, Kultura eta Hezkuntza Batzorde Informatiboak 2012ko abenduaren 19an izandako bileran gehiengoaren aldeko botoarekin Udalbatzari ondorengo ERABAKIA har dezan proposatzen dio.

Klikatu hemen dokumentu osoa ikusteko

CONSEJO ASESOR DE EUSKERA DE BASAURI

¿Quieres que tu voz se escuche? Tienes que acceder para comentar