Eztabaida-hari hau aberasteko asmoz, honekin batera hainbat plano bidaltzen ditugu, berdez nabarmendutako zenbait eremu dituztenak.  Basauriko Udalak abian jarri duen lehenengo egitasmo-zirriborro bat da, bertan, dituzten ezaugarriak direla-eta (eta ordutegi zehatza izanda), txakurrentzako jolas-gune erabilgarri izan daitezkeen eremuak zehazten dira. Jolastoki eta lorategietan txakurrekin aske iblitzea debekatuta dagoela gogoratu behar da.

Helburua hauxe da: horien guztien artean, etxe-abereen jabeen beharrak betetzen dituztenak, bai kopurua bai ezaugarriak aintzat hartuta, aukeratzea, betiere, udalerriko gainontzeko auzokoak gogaitu barik eta bizikidetza-arazorik sortu barik:

Adierazitako guztietako zein eremu iruditzen zaizu egokiena? Zure ustez, zeinek ez ditu betetzen beharrezko baldintzak? Zein ordutegi eduki beharko lukete txakurrentzako jolas-gune horiek etxe-abereen jabeen beharrak bete ahal izateko elkarbizitza-arazorik sortu barik eta udalerriko gainontzeko auzokoen interesei kalte egin barik?

Eztabaida-hari hau zabalik egongo da uztailaren 11 arte.

Zonas Basauri

1