Parte hartu udal aurrekontuetan

18/11/2017
 
Parte hartu udal aurrekontuetan

Bukatu da partaidetza prozesua: Mila esker parte hartzeagatik!

Zer-nolako proposamenak aurkez ditzaket?

Udal-eskumenekoak diren eta ondoko arlo hauei lotuta dauden proposamenak: Berdintasuna, Kultura, Hezkuntza, Gazteria, Euskara, Drogamenpekotasunaren Prebentzioa, Ingurumena, Osasuna, Herritarren Segurtasuna, Babes Zibila eta Gizarte Ekintza, Hirigintza, Kultura, Sustapen Ekonomikoa, Enplegua, eta abar.

Aurkeztutako proposamenak aintzat hartzeko, Basauriko Udaletxeak kontutan hartuko du:

  • – Teknika edota ekonomiaren aldetik bideragarriak diren proposamenak..
  • – Norberaren interesak baino Basauri udalerrian bizi diren herritar guztien onura eta interesak lehenesten dituzten proposamenak.
  • – Udalerriaren lurralde-oreka bermatzen duten proposamenak..
  • – Legez kontrako, difamaziozko zein diskriminaziozko edukirik ez duten proposamenak, eta gastu publikoaren arloan udal-eskumenekoa den edozein jarduera-esparruri lotutakoak..

Ekitaldi honetako aurrenkontuen kontura finantzatu EZIN diren proiektuak intereseko proiektutzat hartuko dira eta 2019. urteko ekitaldirako aurrekontuetan herritarren partaidetzapean jarriko den proiektu-multzoan sartuko dira (betiere egokitzat jotzen bada eta proiektuek izaera estrategikoari eusten badiote).

 

BASAURIREN BEHARRAK ZEUK BAINO HOBETO INORK EZAGUTZEN EZ DITUELAKO, ENTZUN NAHI ZAITUGU.

 

 

HAR EZAZU PARTE UDAL AURREKONTUAK SORTZEKO PROZESUAN!

 

 

INFORMAZIO-ORRIA DESKARGATU

Parte hartu udal aurrekontuetan