Zer da Herri Galdeketa bat?

ZER DA HERRI GALDEKETA BAT?

Herri-galdeketa herritarren partaidetzarako tresna bat da, auzi zehatz baten inguruan bizilagunen iritzia jakitea helburu duena.
Bizilagunei aukera ematen die udalerrian eragina duten gaien eztabaida publikoetan zuzenean parte hartzeko.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen, apirilaren 7koaren, 82.artikuluak arautzen du galdeketa-mota hori.

NORK HARTU AHAL IZANGO DU PARTE?

Basaurin erroldatuta dauden 18 urtetik gorako bizilagun guztiek. Estatuko herritarrak baldin badira zein Europar Batasuneko edozein estatutakoak baldin badira.

ZER GALDETUKO DA?

Honakoa da egingo den galdera:
Ados zaude San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe berroneratzeko proiektua aurrera eramatearekin?

NOIZ EGINGO DA?

EAEko 2016ko Hauteskunde Autonomikoen egunean bertan egingo da San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe hirigintza-arloan Berroneratzeko
Planaren inguruko herri-galdeketa.

NON ETA NOLA EGIN AHAL IZANGO DUT?

Hauteskunde-egunean gune bat atonduko da hauteslekuetan San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe hirigintza arloan Berroneratzeko Planaren inguruko galdeketan parte hartzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO PLANARI BURUZ

Planari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bide hauetara jo:
Plataforma digitala: www.zurehitzabasauri.com eta www.basauri.eus
Posta elektronikoa: planeamiento_urbanistico@basauri.net
Telefonoa: 944 666 310

Zer da Herri Galdeketa bat?

Zeure ahotsa entzutea nahi al duzu? Sartu behar duzu iruzkina egiteko