Ariz-Urbiko pasabidea

ARIZ-URBIKO PASABIDEA

2o13ko Martxoan Ariz-Urbiko oinezkoentzako pasabidearen proiektuaren inguruko parte hartze prozesua ireki da.

Proiektatutako jardueraren helburua da Nerbioi ibaiaren bi ertzen arteko lotura hobetzea Basaurin, oinezkoentzat bi ertzen arteko  zirkulazio errazagoa ahalbidetuz, Urbi eta Ariz auzoen artean komunikazio berri bat sortuz, eremuan dauden zubietarainoko ibilbideak laburtuz eta oinezkoa Valentzia kaleko metro-geltokira hurbilduz.

Proiektuaren aurkezpena udaleko udalbatza-aretoan auzo-elkarteen presidenteei eta interesatu guztiei egin ostean, kalean bertan parte hartzeko esparru bat zabaldu zen ibaiaren bi ertzetan bi egunez.

Karpa horretan proiektua aurkeztu zen auzo-elkarteen presidenteei egindako aurkezpenean erabili ziren material berberak erabiliz. Bi egun horietan asko izan ziren proiektua ezagutzeko eta horren gaineko balorazioa egiteko karpara bertaratutako lagunak; karpan galdera-sorta batzuk eskaintzen ziren proiektuaren inguruan iruzkinak eta ekarpenak egin ahal izateko.

Balorazio gisa adieraz dezakegu karpara joandako gehienek biziki desiratzen duten proiektua dela.

Honekin batera doan artxibo honetan proiektuari buruzko informazioa eta irudiak ikus ditzakezue:

ariz-01-eu

ADI! Udal batzorde informatiboan aurkeztu ondoren,  lasterbide honetan ikusi dezakezue Ariz Urbiko pasabidearen informazio eta parte hartze prozesuaren txostena:

Oinezkoen pasabidea Ariz eta Urbi artean

Ariz-Urbiko pasabidea

2 Iruzkina

  1. maria k dio: 2013-06-04 14:10:35

    Es una vergüenza como este equipo de gobierno nos ha tomado el pelo, tanta carpa e información y luego ná de ná. A ver si con los presupuestos aprobados (por los pelos) este año hacen realidad la pasarela deseada por todos los vecinos porque con guardar el dinero como hicieron el año pasado no se hacen las obras, por cierto a ver si ponéis bien la fecha a la web porque de momento agosto no es….

    • ibatuz k dio: 2013-06-04 17:17:33

      Muy buenas maria. Gracias por participar. Solo decirte que la fecha no es de agosto sino de Abril. Figura esa fecha porque es la primera entrada que se hizo cuando se construyó la página.
      Un saludo

Zeure ahotsa entzutea nahi al duzu? Sartu behar duzu iruzkina egiteko