Zer galdetuko da? Nola parte hartu?

NORK HARTU AHAL IZANGO DU PARTE?

Basaurin erroldatuta dauden 18 urtetik gorako bizilagun guztiek. Estatuko herritarrak baldin badira zein Europar Batasuneko edozein estatutakoak baldin badira.

NOIZ EGINGO DA?

Abenduaren 17an (Igandea) egingo da San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe Hirigintza-arloan Berroneratzeko Planaren inguruko Herri Galdeketa.

ZER GALDETUKO DA?

Honakoa da egingo den galdera: Ados zaude San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe berroneratzeko proiektua aurrera eramatearekin?.

NON ETA NOLA EGIN AHAL IZANGO DUT?

Abenduaren 17an, 9:00etatik 20:00etara, kontsultan parte hartzeko hautetsontzi atondu eta behar bezala seinaleztatuko dira hauteskundeak egiten diren hautesleku berberetan. Bizilagunek egin ohi duten hauteslekuan bozkatuko dute, salbu eta azken urtean etxebizitzaz aldatu diren kasuetan, horrelakoetan Basauriko Udalarekin jarri beharko dute harremanetan botoa non eman behar duten jakiteko.
Zuzenean Udaletxearekin harremanetan jarri ahal zara -Basauriko Herritarrei informazioa eta arreta emateko bulegoa- (Udaletxearen azpialdean, Kareaga Goikoa 52 Kalea) eta San Miguel (Pagasarri Kalea z.g.), telefonoz (944666300) edo emailez oiac@basauri.eus
Kontsulta egin baino zenbait egun lehenago etxebizitza guztietara helaraziko dira boto-paperak. Halaber, hauteslekuetan ere egongo dira eskuragai.

Zer galdetuko da? Nola parte hartu?

Zeure ahotsa entzutea nahi al duzu? Sartu behar duzu iruzkina egiteko